XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baigorry

JANDARMAK UROS

Plazer handirekin jakin dugu, M. Crampes Louis, gure herrian aspaldiko urtetan jandarma denak, irabazi dituela bortz ehun mila libera Caisse Nationale La Fraternelle diru etcheko loterian.

Bertze holako soma bat irabazi du loteria berean M. Diharce Pierre, Baionako jandarmeriako achuant denak.

Irabazle uros horiek ukan dute irabazi dirua, M.Espel, Caisse Fraternelle hortako inzpekturraren eskutik.

JAUN ERRETORA JOAIKI

Aspaldian bazabilan fama, bainan orai jakin dugu segurtamena, gure Jaun erretor maiteak, adinaren eta osagarri eskasaren gatik, uzten duela bere kargua.

28 urte bazituen hemen zela, eta zer lanak ez ditu egin gure herrian: eliza freskatu, eskola girichtino berriak muntatu, Oilandoiko kapera chutik eman, Centre Ménager berri bat egin, gero Bill Etchea, eta bertze zonbat obra!

Zonbat erakaspen ere ez dauku eman bere predikuetan, loria baitzen heien entzutea.

Gure Jaun erretoraren uzteak iluntzen gaitu, bainan azken mementoan jakiten dugu herrian berean gelditzen zaukula.

AMERIKETARIK

Egun hautan jinak ditugu zonbait hilabeterentzat hiru gazte: Jean Jauréguy, Martin çuburu eta Robert Izoco.

ERI

Baionako ospitalean dugu gure herritar Jean-Baptiste Martirena, Archanchurikoa.

Laster senda dadila.

HERRIKO BOZAK

Mendien arteko bide nabarretan gaindi kurritu niz igandean Baigorriraino, Herriko bozak emaiten zituen horgo teatrolari taldeak.

Ontsa ez erraiteko biziki ederki arizan dira denak, halere aiphamen berezi bat.

Pako jaun erretoraren muthila egiten duenari, eta Ttotte edo Chichon meraren semeari bertze guziak ere, oro beren lekhuetan ontsa arizan dira.

Zer erran antzerkiaz.

Laudorio Larzabal jaun erretorari, badu geroztik gauza ederragorik eginik, bainan halere biziki sarkhorki erraiten ditu mozkoraren ahotik egia miresgarri batzu.

Plazer da ere ikhustea Eskual Herrian ari dela Teatroa zabaltzen.

Primaderako lorearen pare jalgi da Baigorriko taldea hedatzen duela tearoaren usain ezti goxoa.

Usain hortaz nahi bazira baliatu.

Teatroaren lorea zer den, ikhusi nahi baduzu Phazko aratsean arratseko bederatzi orenetan zoazi Baigorrirat ez zautzu dolutuko.

AYHERRA

SORTZE

Iragan martcho hortan izan ditugu bi sortze parropian.

Lehenik, Martchoaren 14-ean, muthiko propi bat (bigarren haurra) sorthu da Beltzuntzeko-Eyheran: Harreguy-Louis, jaun anderen familia gaztean. Jean-Pierre eman diote izena.

Martchoaren 24-ean aldiz, andere-gai charmant bati egin diote ongi-ethorri, Ichurian Etcheverry - Durruty, jaun anderen familia gaztean. Anne-Marie eman diote izena.

Gure konplimenduak bi ait'ama andana uroseri, eta zorion hoberenak, bi aingeru ttipieri.

BOZEN ONDOTIK

Iragan larunbat Martchoa-ren 27-eko aratsean, gure kontseiluko gizonak bildu dira Herriko Etchean, Meraren eta bi Achuanten hautatzeko.

Hautatuak izan dira: lehenik Jaun Mera: René Ospital jadanik 6 urte huntan kargu hori errotik betetzen zuena; lehen Achuant: Laurent Challet eta bigarren Achuant: Jean-Baptiste Dartaguiette, hok biak ere, azken 6 urthe hautan kargu bera ohorezki bethetzen zutenak.

Gure goresmenak guzieri, eta segi dezatela, azken urthe hautan hoin ongi deramaten saila, Herri guziaren onetan.

ARUE

EZKONTZE

Bi ezkountze ukhen dizugu herrian.Thérèse Loumpré juntatu du J.-B.Dabbadie-rekin, eta Odette Urruty Philippe Sarhy-rekin.

Bi menaju berrier goure kounplemendiak.

DONAPHALEU

DOLU

Arnaud Bourdé marexal ohia itzali da 80 urtetan. Apirilaren hamarrean egin dazkote ehorzketak. Familiari gure doluminak.

BANKA

EZKONTZE

Aspaldian ukan ez dugun bezalako mohimendua ginuen joanden astean gure herrian.

Hiru ezkontza aste berean ederki da nik uste: Lehenik 21-ean esposatu zauzkigu Marie-Louise Oçafrain Bordaxarrekoa, Saint-Martin Etcheverry Caxanekoarekin, herrian berean bizitzeko.

24-ean Dominica Sansverro Otsarrapeikoa Arrangoitzeko Jean-Paul Jully-rekin Baionan bizitzeko.

Eta ere egun hortan berean Dominique Oçafrain Jaurkyrikoa, Anne-Marie Mendibil Baigorriarrarekin.

Hauk aldiz Baigorrin bizitzeko.

Guziek, onhar ditzatela gure zorionezko desirarik oberenak.

HERIOTZE

Zonbait egun barne joan zauzkigu bi gizon oraino sasoinekoak, Dominique Antonena Eyerazainainekoa 60 urthetan eta François Barnetche Auxkinekoa 62 urthetan.

Gure doluminezko sendimenduak familier eta ez ditzagun ahantz hil horiek gure othoitzetan.